Gizartea -

Nafarroa

Gizon baten gorpua aurkitu dute Iruñeko etxebizitza batek su hartu ostean

Atetik gertu topatu dute 44 urteko gizonezkoaren hilotza. Suhiltzaileek azkar itzali dute sutea, baina ke handia zegoen pilatuta.

Trinitarios eta Cordovilla parkeetako suhiltzaileak, sutearen lekuan. Argazkia: @Bomberos_na
Trinitarios eta Cordovilla parkeetako suhiltzaileak, sutearen lekuan.
Trinitarios eta Cordovilla parkeetako suhiltzaileak, sutearen lekuan. Argazkia: @Bomberos_na

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako suhiltzaileek 44 urteko gizonezko bat hilotz aurkitu dute bart Iruñeko Arrotxapea auzoko etxebizitza batean. Sutea piztu da etxebizitzan, eta hura amatatzera joandakoan topatu dute gorpua.

Foru Gobernuak jakinarazi duenez, Joaquin Beunza kaleko 31. zenbakiko etxebizitza batetik ketza ateratzen ari zela ohartarazten hainbat dei jaso dituzte 112 telefono zenbakian. 

Udaltzaingoko iturriek azaldu dutenez, euren bi patruila eraikinaren bigarren solairura igo dira aurrena, kea ateratzen ari zen solairura, eta etxebizitza bat irekita eta hutsik aurkitu dute, eta beste batetik oihuak entzun dituzte laguntza eske. Hori dela eta, atea bota dute eta emakume bati eta haren bi seme-alabei irteten lagundu.

Suhiltzaileak iritsi direnean, Nafarroako Gobernuak emandako informazioaren arabera, kea ateratzen zen etxebizitzara sartu ziren Trinitarios eta Cordovillako suhiltzaileak, eta etxebizitzara sartzean, atetik gertu topatu dute gizonaren gorpua. Ke handia zegoen pilatuta, oso behean. Logela bateko bi koltxoi sutan zeudela eta, azkar itzali dituzte garrak.

Espainiako Poliziaren unitate judizialak ikerketa abiatu du. Udaltzaingoa ere bertaratu da, inguruko zirkulazioa bideratzeko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak