Gizartea -
Trafikoa
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Nijarreko istripuko kamioilariari, fidantzarik gabe
Istripua astelehen goizean jazo zen, kamioi batek eta lau pertsonak okupatutako auto batek talka egin zutenean; horietako bi hil egin dira: Maria Zandio Zorrilla, Nafarroako Ospitaleko asistentzia-zuzendaria, eta Francisco Javier Perales Liberal, haren senarra, foruzaina.
Agentziak | EITB Media
Almeriako Instrukzio Epaitegiak behin-behineko espetxealdia, komunikatua eta fidantzarik gabea, ezarri dio astelehenean atxilotutako kamioilariari. Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek jakitera eman dutenez, ibilgailu motordunak zuhurtziagabekeriaz gidatzeagatik eta lesioak eragiteagatik ikertzen ari dira gizonezkoa.
Istripua astelehen goizean gertatu zen Nijar eta San Isidro lotzen dituen AL-3180 errepidean, kamioi batek eta lau pertsonak okupatutako auto batek talka egin zutenean. Hildakoak Maria Zandio Zorrilla Nafarroako Ospitaleko asistentzia-zuzendaria eta, haren senarra, Francisco Javier Perales Liberal foruzaina dira. Bien seme adingabeak, aldiz, ZIUn daude.
Larrialdietako langileak bertaratu zirenean, emakumea hilda zegoela eta gizona eta bi adingabeak zaurituta zeudela egiaztatu zuten, eta Almeriako Torrecárdenas Unibertsitate Ospitalera eraman zituzten. Larrialdietako zerbitzuek artatu zuten aita, baina ezin izan zuten ezer egin haren bizia salbatzeko.