Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute hiru emakume jotzeagatik, Donostian

Erasoa jasan zutenetako bi ospitalera eraman behar izan zituzten. Erasoak atzo gertatu ziren, goizeko zazpietan, Kontxa pasealekuan. Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako telefonoa: 016.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo Donostiako Kontxa pasealekuan hiru emakume jotzea leporatuta, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Kolpeak jaso zituztenetako bi ospitalera eraman zituzten anbulantzian.

Aipatu iturrien arabera, Ertzaintzak deia jaso zuen atzo goizeko zazpietan Kontxako pasealekuan gertatu zen eraso baten harira. Ertzainak bertaratu zirenean, emakumezko batek gizon batek bera eta bere bi lagun jo zituela salatu zien. Erasotzailea ihes egiten saiatu zen, baina atxilotzea lortu zuten.

Kolpeak jaso zituztenetako bi Donostia Ospitalera eraman zituzten. Batek sudurra hautsita zuen eta beste batek kolpe handia aurpegian.

28 urteko atxilotua epailearen aurrean utziko dute gaur.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea