Gizartea -

Trafiko istripua

Motorzale bat hil da furgoneta batekin talka eginda Aurizberrin

Hildakoa frantziar nazionalitatekoa zen eta 65 urte zituen. Motorrean zihoan beste bidaiaria, 65 urteko hau ere, larri zauritu da eta helikopteroz eraman dute Nafarroako Ospitalera.

Istripua izan den tokia. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Istripua izan den tokia.
Istripua izan den tokia. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

65 urteko motorzale bat hil da, frantziar nazionalitateko gizonezkoa, eta harekin zihoan bidaiaria, emakumezkoa, frantziar nazionalitatekoa eta 65 urtekoa hau ere, larri zauritu da arratsalde honetan NA-1720 errepidean, Aurizberrin, izan den trafiko istripuan.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ezbeharra 20:00ak inguruan gertatu da. Motorrak furgoneta batekin egin du talka eta malda batetik behera erori da. Gidaria bertan hil da eta harekin zihoan laguna larri zauritu da. Suhiltzaileek erreskatatu dute eta Nafarroako Ospitalera eraman dute helikopteroan.

Istripuaren tokira Foruzaingoa eta Guardia Zibila bertaratu dira. Ezbeharra nola gertatu den argitzeko ikerketa abian da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Ospitale Gunea