Gizartea -

Trafiko istripua

Bi pertsona zauritu dira A-1 errepidean, Iruraitz-Gaunan, bi furgonetak talka eginda

Suhiltzaileek hirugarren pertsona bat atera behar izan dute ibilgailuetako batetik. Errepidea itxita dago eta hiru kilometroko auto-ilarak sortu dira.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira eta beste bat erreskatatu dute bi furgoneten arteko istripu batean A-1 errepideko 370 kilometroan, Iruraitz-Gauna parean (Araba), Madrilerako noranzkoan.

Istripua astelehen goizeko, 10:25ak aldera izan da. Antza denez, bi furgonetak talka egin dute eta bi bidaiari zauritu dira. Gainera, suhiltzaileek ibilgailuetako baten barruan harrapatuta geratu den hirugarren pertsona bat erreskatatu behar izan dute, eta bertan artatzen ari dira.

Errepidea itxita dago Madrilerako noranzkoan eta hiru kilometroko auto-ilarak sortu dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Araba Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Suhiltzaileak