Publizitatea
Itxi

2021/07/14

14:41

Gizartea

Musukoak

Urkulluk "musukoa, musukoa eta musukoa" eskatu die herritarrei olatu berriaren aurrean

EITB MEDIA

Elkarbizitzatik kanpoko interakzio sozial guztietan maskararen erabilera "etengabea eta prebentiboa" egitea eskatu du lehendakariak.

0:41
Iñigo Urkullu
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak "musukoa, musukoa eta musukoa" erabiltzeko eskatu die herritarrei, Euskadik bizi duen covid-19aren olatu berriaren aurrean. Horrela, elkarbizitza-gunetik kanpo egiten diren interakzio sozial guztietan maskararen "etengabeko erabilera prebentiboa" berreskuratzea eskatu du.

Lehendakaritzan egin ditu adierazpenok Urkulluk, eta bertan hartu ditu baita ere Gasteizko Nazioarteko Zuzenbideari eta Nazioarteko Harremanei buruzko ikastaroetako ikasle eta arduradunak.

Lehendakariak adierazi du bilera hori prebentzio- eta autobabes-neurri guztiei jarraituz egin dutela; izan ere, iazko martxotik, "bizitza covid-19ak baldintzatu du".

Bere hitzaldian, pandemiaren egungo egoera izan du hizpide, eta une honetan Euskadiri "kutsakorragoa den birusaren aldaera batetik eratorritako olatu epidemiko berri batek" eragiten diola ziurtatu du. "Ahultasuna eta indarra ditugu testuinguru honetan", gaineratu du.

Musukoaren erabilera eskasa

Azaldu duenez, Euskadin egun dugun punturik ahulena "maskararik gabeko interakzio sozialen gorakada" da, eta hori da, hain zuzen ere, "transmisioa errazten duen faktore nagusia".

Bestalde, elkarbizitza-gunetik kanpo egiten diren interakzio sozial guztietan "musukoaren etengabeko erabilera prebentiboa" berreskuratzea izango da EAEko sendotasunik handiena. "Hau da gaur nabarmendu nahi dudan deia: musukoa, musukoa eta musukoa", berretsi du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;