Publizitatea
Itxi

2021/07/15

09:50

Gizartea

Koronabirusa

Pandemian hildako osasun langileak omendu ditu Espainiako Estatuak

Agentziak | EITB Media

Ekitaldia Madrilgo errege jauregian egin dute, agintariak bertan direla. Iñigo Urkullu lehendakaria edota Pere Aragones Kataluniako presidentea ezin izan dira joan.

1:12
Madril, gaur goizean. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bigarrenez, koronabirusaren biktimak omendu ditu Espainiako Estatuak. Iaz egin zuten gorazarre ekitaldia, eta oraingo honetan aipamen berezia egin nahi izan diete pandemian zehar hildako osasun langileei. Horrez gain, itxaropen mezua ere bidali nahi izan dute, txertaketari esker lortutakoa nabarmentzeko.

Ekitaldia 09:00etan hasi da Madrilen, errege jauregian, Estatuko buruzagi politiko nagusiak bertan zirela. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, exekutiboko ministroak (Fernando Grande-Marlaska falta da, Europako Barne ministroekin bilduta dagoelako), Felipe VI erregea eta erkidegoetako presidenteak egon dira, besteak beste. Iñigo Urkullu lehendakaria, Pere Aragones eta Guillermo Fernandez Vara, hurrenez hurren, Generalitateko eta Extremadurako presidenteak ezin izan dira bertaratu. Vox kenduta, gainerako alderdi politikoetako buruek ere ekitaldian hartu dute parte.

Ekitaldiaren lehen zatian pandemian hildako osasun langileak omendu dituzte. Ondoren, minutu bateko isilunea eta lore-eskaintza egin dute jauregiaren patioaren erdian jarri duten suontziaren inguruan. Bigarren partean txertaketak ekarri duen itxaropena aldarrikatu dute.

Horren ildoan, Espainiako Estatuan txertatu zuten lehen emakumeak, 97 urteko Araceli Hidalgok hartu du hitza.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;