Gizartea -
Desagertuta
Trapagaranen desagertutako 29 urteko gizon baten bila ari dira
Gazteak medikazioa behar du. Desagertu zenean, kolore argiko txamarra bat, txandal iluna eta marra zuridun zapatila beltzak zeramatzan soinean. Portugaleten egon daiteke.
A. O. | EITB Media
Astelehenetik desagertuta dagoen 29 urteko gizon baten bila ari dira Trapagaranen. Ander Perez Bravo izena du desagertutako pertsonak, eta haren senideek laguntza eskatu diete herritarrei.
Ildo horretatik, Vost Euskadik desagerpen horren berri eman du ostegun honetan, eta sare sozialetan zabaldutako mezu batean azaldu duenez, gazteak medikazioa behar du.
Vost Euskadik emandako informazioaren arabera, gazteak 1,70 metroko altuera du, eta begi marroiak eta ile beltza ditu. Desagertu zenean, kolore argiko txamarra bat, txandal iluna eta marra zuridun zapatila beltzak zeramatzan soinean.
Uztailaren 12an ikusi zuten azkenekoz, eta baliteke Portugaleten egotea. Hala, gaztearen inguruko informaziorik izanez gero, 112 telefonoarekin harremanetan jartzea nahi dute.