Publizitatea
Itxi

2021/07/16

10:55

Gizartea

Gipuzkoa

Bi lagun atxilotu dituzte Donostian Maria Cristina zubitik Urumeara saltoka ibili ostean

Agentziak | EITB MEDIA

Suhiltzaileek erreskatatu behar izan zituzten uretatik, mozkor baitzeuden. Desobedientzia eta agintaritzari men ez egitea egotzi diete, gainera.

  • Suhiltzaileek atera behar izan zituzten uretatik.

    Suhiltzaileek atera behar izan zituzten uretatik. Argazkia: Bomberos Euskadi

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu Donostian, desobedientzia eta agintaritzari men ez egitea leporatuta. Gazteak Urumea ibaitik atera behar izan dituzte bart, Maria Cristina zubitik saltoka ibili ostean, suhiltzaileek jakinarazi dutenez.

Gertakaria bart jazo da, 22:30 aldera. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta hainbat pertsona uretara jauzita zebiltzala egiaztatu ahal izan dute. Ibaia hazita zegoen, itsasgora tarteko.

Ertzainek uretatik ateratzeko eskatu diete gazteei, baina ez dute jaramonik egin, Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez.

Azkenean suhiltzaileak atera behar izan dituzte uretatik. Mozkor zeuden.

Agenteek osasun zentroa joateko esan dietenean, ihes egiten saiatu dira biak, eta atxilotu egin dituzte desobedientzia eta agintaritzari men ez egitea leporatuta.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;