Gizartea -

ERRESKATEA

Gorbeian galdutako 36 urteko mendizale bat erreskatatu dute helikopteroz

SOS Deiak larrialdietarako zerbitzuak gizon baten deia jaso du 14:00ak aldera, Bañadero tontorretik gertu dagoen basoan galdu dela esanez. Mendizalea onik aurkitu dute, eta autoa aparkatuta zuen tokira eraman dute.

Gorbeian galdutako 36 urteko mendizale bat erreskatatu dute helikopteroz. Argazkia: SOS Deiak
Gorbeian galdutako 36 urteko mendizale bat erreskatatu dute helikopteroz. Argazkia: SOS Deiak
Gorbeian galdutako 36 urteko mendizale bat erreskatatu dute helikopteroz. Argazkia: SOS Deiak

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 36 urteko mendizale bat erreskatatu du igande honetan, Gorbeiako mendigunean galdu ostean.

SOS Deiak larrialdietarako zerbitzuak gizon baten deia jaso du 14:00ak aldera, Bañadero tontorretik gertu dagoen basoan galdu dela esanez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Larrialdietarako zerbitzuek hainbat baliabide bidali dituzte bertara, eta 36 urteko mendizalea onik aurkitu dute. Helikopteroz erreskatatu dute, eta autoa aparkatuta zuen tokira eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Araba Euskal mendiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mendiko istripuak Mendi kirolak Erreskateak Gorbeia mendian 112 Larrialdiak