Gizartea -
Harrapatzea
Neskato bat zauritu da Donostian auto batek harrapatuta
Gertakaria 16:00ak aldera izan da, neskatoa aitarekin batera Añorga Txiki auzorako sarreran bizikletan zihoazela.
Agentziak | EITB Media
Neskato bat zauritu da asteazken honetan Donostian, aitarekin bizikletan zihoala ibilgailu batek harrapatuta, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.
Antza denez, gertakaria 16:00ak aldera izan da, Añorga Txiki auzora sartzeko errepidean.
Anbulantzia bat bertaratu da eta zauritutako haurra ospitalera eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea