Itxi

2021/07/27

23:40

Gizartea

Bizkaia

Gazte bat ospitaleratuta dago, Zornotzan izandako borroka batean erasotua izan ostean

EITB MEDIA

Sare sozialetan zabaldutako irudietan 15 pertsona inguruko talde bat ikus daiteke biktima jipoizen. Haietako asko adingabeak dira. Ehunka pertsonak herrian bizitzen ari diren "giro oldarkorraren" aurka protesta egin dute.

  • Zornotzan egindako elkarretaratzea. Argazkia: EITB Media

    Zornotzan egindako elkarretaratzea. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gazte bat Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo) ingresatuta dago, asteburuan Zornotzan hainbat pertsonak eraso egin eta gero. Antza denez, borroka batean gertatu zen erasoa, eta Ertzaintzak eta Udaltzaingoak ikerketa abiatu dute. Borrokaren irudiak biralizatu egin dira sare sozialetan.

Irudi horietan 15 pertsona inguruko talde bat ikus daiteke, haietako gehienak adingabeak, beste gazte bat erasotzen ospitalera bidali arte.

Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, gaztea anbulantzian eraman behar izan zuten ospitalera, eta oraindik ere bertan jarraitzen du.

Oraingoz ez dute inor atxilotu.

Ehuna pertsonak elkarretaratzea "antimatxunoa" egin dute, herriko ostalariek eta zenbait kolektibo sozialek deituta, herrian bizitzen ari diren "giro oldarkorraren" aurka protesta egiteko. Azken asteburuan soilik, lau gertakari izan dira udalerri bizkaitarrean, horietako bat bereziki gogorra.

Bertako bizilagunak kezkatuta eta nazkatuta agertu dira gertakariaren aurrean, eta azaldu dutenez, oso garbi daukate "ez dutela izaera horretako jarrerarik onartuko".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;