Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek bikotekideari eraso dio Baionan, eta ondoren polizia bat zauritu du

Emakumeari eraso egin eta gero, ihes egiten saiatu da eta polizia bat harrapatu du. Gainerako agenteek tiro egin diote, eta sorbaldan zauritu dute.

Baiona. Artxiboko argazkia: Wikipedia.
Baiona.
Baiona. Artxiboko argazkia: Wikipedia.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogeita hamahiru urteko gizon batek bikotekideari eraso dio bart Baionan, eta ihes egiten ari zela autoarekin polizia bat harrapatu du. Horren ondoren, agenteek susmagarriari tiro egin diote, eta sorbaldan zauritu dute. Handik gutxira, atxilotu dute.

Hainbat agente Baionako Jacques Loeb etorbideko etxebizitza batera hurbildu dira gauean, liskar baten abisua jaso eta gutxira. Susmagarria hainbat aldiz kondenatu dute genero indarkeria kasuak egotzita, eta autoan ihes egiten saiatu da.

Ihesaldian, gizona polizien aurka oldartu da eta bat zauritu du; hori dela eta, agenteek bere autoaren aurka tiro egin dute; handik gutxira, susmagarria atxilo eta polizia-etxera eraman dute.

Ustezko erasotzailea polizia baten hilketa saiakera batengatik auzipetu dezakete, hainbat hedabide lokalen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Iparraldea Baiona Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak