Gizartea -

Istripua Bizkaian

87 urteko gizon bat hil da Zeberion, autoarekin troka batetik behera erorita

Familiak gizona falta zela salatu du eguerdiko ordu bietan. Ertzaintza helikopteroz hurbildu da istripua jazo den lekura, eta bertan konfirmatu dute biktimaren heriotza.

Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate taldeko agenteak helikopteroan bertaratu dira.
Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate taldeko agenteak helikopteroan bertaratu dira.
87 urteko gizon bat hil da Zeberion, autoarekin troka batetik behera erorita

0:52

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

87 gizon bat hil da Zeberion, autoarekin mendi-bide bateko troka batetik behera erorita.

Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, biktimaren senide batek desagerpenaren berri eman dio Ertzaintzari eguerdiko ordu biak aldera, eta gizona joan ohi zen tokien zerrenda egin die agenteei.

Berehala abiatu dute bilaketa Ertzaintzak eta Zeberioko Udaleko langileek.

Bilatzen hasi eta ordubetera, troka batean aurkitu dute desagertutako gizonaren autoa. Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate taldeko agenteak helikopteroan hurbildu dira istripua jazo den lekuraino, eta gizona hilda zegoela baieztatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak