Gizartea -

Koronabirusa

Auzitegi Gorenak etxeratze agindua onartu du Huesca, Jaca, Monzon eta Barbarstrorako

Gorenak Aragoiko Gobernuaren helegitea onartu du, erkidego horretako Justizia Auzitegi Nagusiak etxeratze agindua ezetsi eta gero; beraz, etxeratze agindua indarrean sartuko da.

Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio Aragoiko Gobernuari
Espainiako Auzitegi Gorenaren fatxada
Auzitegi Gorenak onartu egin du etxeratze agindua Aragoiko lau udalerritan

1:38

N. V. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Auzitegi Goreneko hirugarren salak berretsi egin du Aragoiko Gobernuak uztailaren 23an emandako agindua, eta, hortaz, hamabost egunez mugikortasuna mugatuta egongo da goizaldeko ordu batetik goizeko seietara Huesca, Jaca, Monzón eta Barbastro udalerrietan, koronabirusaren intzidentzia altuari aurre egiteko.

19 orrialdeko epai batean, magistratuek aintzat hartu dute Aragoiko Justizia Auzitegi Nagusiak uztailaren 26an etxeratze aginduaren eskaera errefusatzeko kaleratutako autoaren aurka lurralde horretako Gobernuak jarri zuen helegitea.

Gorenaren ustez, neurriak "justifikatuta daude osasun publikoko arrazoiak direla-eta bizi dugun pandemia zabaltzea ekidin behar dugulako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena bideoak Espainia Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Covid birusaren olatu berria Aragoi albisteak