Publizitatea
Itxi

2021/08/03

16:41

Gizartea

Koronabirusa

Sagarduik zita hartzeko eskatu die oraindik txertoa jaso ez dutenei

Agentziak | EITB Media

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak azaldu duenez, 22.000 hitzordu daude oraindik hartzeko iraileko lehen astera arte, eta txerto nahikoa ere bada.

  • Hitzordua eskatzeko deia egin du Sagardui sailburuak

    Hitzordua eskatzeko deia egin du Sagardui sailburuak. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak prentsaurrekoa eskaini du gaur Bilbon, egoera epidemiologikoaren berri emateko, eta azpimarratu du txertatze-egutegian tarte libreak daudela betetzeko oraindik hitzordurik eskatu ez duten pertsonentzat.

Sagarduiren esanetan, 22.000 zita daude hartzeko iraileko lehen astera arte.

Halaber, gogora ekarri du EMAk Modernaren txertoa 12 eta 16 urte artekoei ematea baimendu zuela, eta zain daudela erabaki horren berri Osasun Publikorako Batzordeari noiz emango (baliteke gaur arratsaldean bertan izatea), populazio talde horri jartzen hasteko.  

Horren ildotik, Sagarduik adierazi du oso garrantzitsua irizten diotela ikasturte berria ahalik eta txertatu gehienekin hasteari, eta horregatik ireki diotela txertatzeko aukera 12 urtetik gorakoei.

Sailburuak eman dituen datuen arabera, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko herritar guztien % 70ek txertatze pauta osoa hartu dute dagoeneko.

Bestalde, haurdun dauden emakumeek txertoa hartzea oso garrantzitsua dela errepikatu du sailburuak; horren esanetan, gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan, zortzi emakume umedun daude ospitaleetako gela arruntetan eta bi gehiago ZIUetan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;