Gizartea -

Sutea

Kontrolpean dago Tragaparango bi industria-nabetan piztutako sua

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen dute, eta ez da baztertzen eraikina behera etortzea.

Trapagarango sutea. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Trapagarango sutea. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Sutea Tosna enpresan, Trapagaranen

1:45

M.E. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, sutea piztu da astearteko 17:10 alderaTrapagarango (Bizkaia) El Juncal industrialdean kokatuta dagoen Tosna enpresan. Une honetan suhiltzaileek lanean jarraitzen badute ere, sutea kontrolpean dute.

Antza denez, makinak alokatzen dituen Tosna enpresan piztu da sua. Sua piztu bezain laster, suhiltzaileek kaltetutako nabea eta inguruko enpresak hustu dituzte. Antza denez, nabe berean hainbat enpresa daude, eta haietako batean material sukoiekin lan egiten dutenez, sua enpresa horretara ere zabaldu da.

Oraindik ez da argitu zerk eragin duen sua, baina garrek azkar hartu dute indarra.

Langile guztiak onik atera badira ere, urduritasuna da nagusi, kalte materialak oso handiak baitira. Hala, leherketa arriskua baztertu badute ere, eraikina behera etor daiteke.

Ke zutabea ondoko herrietatik zein autobidetik ikus zitekeen. Nolanahi ere, haize faltagatik keak ez du eragozpenik sortu trafikoan.

Trapagarango Udaltzaingoa, Ertzaintza eta osasun-langileak bertaratu dira, suhiltzaileekin batera. Une honetan, Bizkaiko Suhiltzaileak lanean ari dira ezbeharra gertatu den lekuan, sutea konfinatzen eta sektorizatzen saiatzeko, zabaldu ez dadin. Dagoeneko alboko pabiloi bati ere eragin dio suak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Suteak bideoak Gizartea Gaurko titularrak Trapagaran albisteak Albisteak