Gizartea -

Nafarroa Beherea

Hegazti-gripea gainditu zuten ia 2.000 ahate akabatzen ari dira Bidaxuneko baserri batean

Urtarrilean gainditu zuten gaixotasuna, baina Frantziako Gobernuak agindu du kutsatuta izan diren animalia guztiak akabatzea. Neurriak Bidaxuneko etxalde horretan dituzten kriaxera arrazako ahateei eragiten die.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtarrilean hegazti-gripea pairatu eta gainditu zuten ia 2.000 ahate akabatzen ari dira Bidaxuneko (Nafarroa Beherea) etxalde batean, Frantziako Gobernuak eman duen agindu baten ondorioz; izan ere, kutsatuta izan diren animalia guztiak akabatzea agindu du, hala egin ezean, Frantziak ezingo duelako ahaterik esportatu.

Neurriak Bidaxuneko etxaldean dituzten kriaxera arrazako ahateei eragiten die, horien ekoizpena urtebetez debekatuta egon ostean. Nolanahi ere, Euskal Herriko Laborarien Batasuna sindikatuko iturriek Euskadi Irratiari eta Radio Euskadiri esan dietenez, gutxienez aipatutako arraza salbatzea lortu dute, osasuntsu dauden 900 ahate salbatu dituztelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Animaliak albisteak Nafarroa Behereko azken ordukoa