Gizartea -
2010eko jaiotzak
Lehen seme-alaba, 32 urterekin
2010ean 21.159 haur jaio ziren EAEn, aurreko urtean baino % 1,1 gehiago, Eustatek kaleratutako datuen arabera.
Erredakzioa
2010ean 21.159 haur jaio ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urtean baino % 1,1 gehiago, Eustatek kaleratutako datuen arabera. Atzerriko amen artean, % 5 hazi zen haurra izan duten emakumeen kopurua, eta gainerakoetan, berriz, % 0,4 baino ez.
Jaiotza-kopurua 1976an indartsu hasi zen beheraka EAEn, 80ko hamarkadan moteldu egin zen jaitsiera eta 1994an inoizko jaiotza kopururik txikiena izan zen. Ordutik, jaiotza-tasa apurka-apurka igotzen ari da, baina gorabeherekin, 1998an eta 2009an esaterako behera egin baitzuen.
Jaiotzak lurraldeka
2010ean Araban 3.346 haur jaio ziren, aurreko urtean baino % 3,8 gehiago; Bizkaian 10.598 ume jaio ziren, % 0,6 bakarrik hazi zen zenbatekoa; eta, azkenik, Gipuzkoan 215 jaiotza izan ziren, 2009an baino % 0,7 gehiago.
Jaiotza tasa, mila biztanleko 9,7an kokatu zen 2010ean, 60eko hamarkadako datuekin alderatuz gero oso baxua da, garai hartan, 1000 biztanleko 20 umekoa zen tasa.
2010ean izandako jaiotzen % 79an amek 30 urte edo gehiago zituzten. Erditze gehienak (% 42,5) 30 eta 34 urte arteko emakumeek izan zituzten. 35 urte baino gehiagoko amek izan zituzten erditze guztien % 36,3, eta % 15, berriz, 25 eta 29 urte artekoek.
32 urterekin, lehen seme-alaba
Lehen seme-alaba, 32 urterekin
2010ean EAEn lehen seme-alaba izan zuten amek batez beste 31,7 urte zituzten. 2010ean lehen aldiz ama izan ziren emakumeek, batez beste, 32,7 urte zituzten.
Eustaten datuen arabera, atzerritarrek goizago izaten dituzte seme-alabak. Horien % 54k 30 urte bete baino lehenago izaten dituzte.
2010ean 21.159 haur jaio ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urtean baino % 1,1 gehiago, Eustatek kaleratutako datuen arabera. Atzerriko amen artean, % 5 hazi zen haurra izan duten emakumeen kopurua, eta gainerakoetan, berriz, % 0,4 baino ez. Jaiotza-kopurua 1976an indartsu hasi zen beheraka EAEn, 80ko hamarkadan moteldu egin zen jaitsiera eta 1994an inoizko jaiotza kopururik txikiena izan zen. Ordutik, jaiotza-tasa apurka-apurka igotzen ari da, baina gorabeherekin, 1998an eta 2009an esaterako behera egin baitzuen. Jaiotzak lurraldeka2010ean Araban 3.346 haur jaio ziren, aurreko urtean baino % 3,8 gehiago; Bizkaian 10.598 ume jaio ziren, % 0,6 bakarrik hazi zen zenbatekoa; eta, azkenik, Gipuzkoan 215 jaiotza izan ziren, 2009an baino % 0,7 gehiago. Jaiotza tasa, mila biztanleko 9,7an kokatu zen 2010ean, 60eko hamarkadako datuekin alderatuz gero oso baxua da, garai hartan, 1000 biztanleko 20 umekoa zen tasa. 2010ean izandako jaiotzen % 79an amek 30 urte edo gehiago zituzten. Erditze gehienak (% 42,5) 30 eta 34 urte arteko emakumeek izan zituzten. 35 urte baino gehiagoko amek izan zituzten erditze guztien % 36,3, eta % 15, berriz, 25 eta 29 urte artekoek.32 urterekin, lehen seme-alabaLehen seme-alaba, 32 urterekin2010ean EAEn lehen seme-alaba izan zuten amek batez beste 31,7 urte zituzten. 2010ean lehen aldiz ama izan ziren emakumeek, batez beste, 32,7 urte zituzten.Eustaten datuen arabera, atzerritarrek goizago izaten dituzte seme-alabak. Horien % 54k 30 urte bete baino lehenago izaten dituzte.