Gizartea -

Legebiltzarrean

UPyDk lapurtutako umeen inguruko parlamentu-batzorde bat eratu nahi du

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak erakundeek "gehiago" egin dezaketela uste du lapurtutako haurren auzian.

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidea. Argazkia: EITB
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidea. Argazkia: EITB
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 1950eko hamarkadaren eta 1990ekoaren artean Euskadin lapurtu omen zituzten haurren kasuak ikertzeko batzorde bat eratzea eskatu du UPyDk, "gertatutakoa argitzeko eta egon daitezkeen ardura politikoak zehazteko".

"Erakundeek gehiago egin dezakete", adierazi du Maneirok. "Orain arte biktimek, nola edo hala, euren kontura ibili behar izan dute, inongo laguntza publikorik gabe", gaineratu du.

"Egoera honek aldatu egin behar du", esan du ohar baten bidez UPyDko legebiltzarkideak, eta, horretarako, erakundeek ikerketa zabal bat bultzatzeko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea