Gizartea -

Sutea

34 pertsonari aterpe eman behar izan diete Iruñeko Eslava ostatuak su hartu ondoren

Pertsona heldu eta adingabeak, ostatuko bezero zein etxebizitzako bizilagunak, hotel eta aterpetxeetara eraman dituzte, eraikinaren egitura aztertu arte.

Iruñeko suhiltzaileak lanean, bart. Argazkia: EFE
Iruñeko suhiltzaileak lanean, bart. Argazkia: EFE
Iruñeko suhiltzaileak lanean, bart. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira, 34 pertsonari aterpe eman behar izan diete bart hoteletan zein ostatuetan, Iruñeko Alde Zaharrean, Eslava ostatuak su hartu ondoren. Gizon bat kiskalita hil da ezbeharrean.

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, pertsona heldu eta adingabeak, ostatuko bezeroak zein etxebizitzako bizilagunak, hotel eta aterpetxeetara eraman dituzte, eraikinaren egitura aztertu arte.

Sua 18:22 aldera piztu zen ostatuko logela batean, Hilarion Eslava kalean. Suhiltzaileek zenbait pertsona erreskatatu zituzten, balkoietan laguntza eske zirelako, eta beste bi etxe barrutik atera zituzten.

Sutea dela eta, pertsona bat hil da, kiskalita, eta sei pertsona artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik. Kea eraikin osora zabaldu da, eskaileratik.

Suak kalte handiak utzi ditu eraikinean, baita egituran ere. Ondorioz, suhiltzaileek habetu behar izan dute; izan ere, hirugarren solairuko zorua behera etortzeko arriskua zegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Alde Zaharra