Gizartea -
KORONABIRUSA
Aburtok gogorarazi du ez dela Aste Nagusirik izango eta pilaketak saihesteko deia egin du
"Mezu argia helarazi nahi dizuet, ez dago Aste Nagusirik eta horrek esan nahi du ez dagoela jairik", azpimarratu du Bilboko alkateak.
AGENCIAS | EITB MEDIA
Juan Maria Aburto Bilboko alkateak gogorarazi duenez, aurten ere ez da Aste Nagusirik egingo, eta, hori dela eta, "erantzukizuna" eskatu du, eta jende pilaketa saihesteko deia egin du.
Joan den Aste Nagusian herritarrek erakutsitako jarrera baloratu ondoren, alkateak espero du aurten ere errepikatzea, baina kezkatuta agertu da Euskadiko beste leku batzuetan ikusitako gertakariengatik. "Mezu argi bat helarazi nahi dizuet, ez dago Aste Nagusirik eta horrek esan nahi du ez dagoela jairik", azpimarratu du.
"Poliziaren baliabideez gain, oso garrantzitsua da gazteen erantzukizuna eskatzea, birusaren aurkako borrokak adinik ez duela uler dezaten, eta guztiok parte hartu behar dugula; konponbidearen parte izan behar dugu, ez arazoaren parte", defendatu du.
Hori dela eta, alkateak "hondartzetan eta kaleetan pilaketak saihesteko" deia egin du, "baita pandemia larriagotzen duten jai-topaketak saihesteko ere".