Gizartea -

KORONABIRUSA

Simon ez dago txertoa nahitaez jartzearen alde, ezta aisialdirako covid ziurtagiria ezartzearen alde ere

Espainiako Gobernuko Alerta eta Larrialdi Zentroko zuzendariak esan duenez, txertaketaren estaldura % 97koa da adinekoen egoitzetan; eta, beraz, helduenak "oso oso babestuta daude".

Fernando Simon komunikabideei erantzuten, Zaragozako IX. Trevillano Saria jaso aurretik: EFE
Fernando Simon komunikabideei erantzuten, Zaragozako IX. Trevillano Saria jaso aurretik: EFE
Fernando Simon komunikabideei erantzuten, Zaragozako IX. Trevillano Saria jaso aurretik: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asko hitz egin da azken egunotan adinekoen egoitzetako langileak txertatzera behartzeaz edo covid ziurtagiria aisialdirako lekuetara hedatzeaz ere. Agintariek, politikariek eta herritarrek hizpide izan dituzte aukera horiek, eta gaur bere iritzia eman du Fernando Simon Espainiako Gobernuaren Koordinazio eta Alerta eta Larrialdietarako Zentroko zuzendariak. Simonek argi du ez dela beharrezkoa inongo kolektibotan derrigorrezko txertaketa ezartzea, eta, era berean, ez du egokitzat jotzen covid ziurtagiria eskatzea mugikortasuna ahalbidetu edo leku jakin batzuetara sartzeko.

Simonek sari bat jaso du larunbat honetan Zaragozan, eta aurrez komunikabideen aurrean egindako agerraldian esan du gaur egun adinekoen egoitzetan bizi direnen % 97 txertatuta daudela, eta datu hori ikusita, ez dela "inolako lege-ekintzarik edo lege-araurik behar".

Pertsona helduenak "oso oso babestuta" daudela gaineratu du, eta txertatuta egonagatik batzuk gaixotu egin daitezkeen arren, gaixotasunaren eragina txertoa jaso ez dutenen artean baino 10-15 aldiz txikiagoa dela gogorarazi du.

Europako herrialde batzuetan edota Andaluzian planteatzen den covid ziurtagiriari dagokionez (Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak ukatu berri du, larunbat honetan, hango Gobernuak ezarri nahi duen covid ziurtagiriaren derrigotasuna), "beharrezkoak ez diren betebeharrak ezartzea" ez dela erabaki ona esan du.

Simonek iragarri du uda amaieran Espainiako herritarren % 70 baino gehiago egongo direla txertatuta eta gazteenen txertaketak orain arte bezala jarraitzen badu, bosgarren olatua "amaieran" egon daitekeela iragarri du.

Alerta eta Larrialdi Zerbitzuetako zuzendariak azaldu duenez, olatu honek "aurrekoek baino eragin txikiagoa izan du" txertaketari esker, eta ZIUetara kasuak iritsi diren arren, hilkortasuna "askoz txikiagoa" izan da.

Zentzu horretan, gazteei txertoa jarri ahala kurbak jaisten jarraituko duela esan du, eta 12 urtetik beherakoen txertaketa "laster" egin ahal izango dela ere gehitu du. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Txertoak Koronabirusa Osasun-larrialdi egoera amaitu da Covid pasaportea Euskadin