Gizartea -
Eskalada
Zauritutako eskalatzaile bat erreskatatu dute helikopteroz Uharte Arakilen
Aiztondoko horman eskalatzen ari zela, hormaren kontra jo du, sorbaldan min hartu du eta Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute.
EFE | EITB MEDIA
32 urteko eskalatzaile bat helikopteroz erreskatatu dute Uharte Arakilen, eta, ondoren, Nafarroako Ospitale gunera eraman dute anbulantzian, sorbaldan kolpe bat jaso eta gero, luxazioa edo haustura izan zezakeelakoan.
Foru Gobernuko iturriek Efe albiste-agentziari jakinarazi diotenez, gizona Aiztondoko horman eskalatzen ari zela, hormaren kontra jo du eta sorbaldan min hartu du; ondorioz, bertatik jaistea eragozten zioten minak zituen.
Larrialdietako zerbitzuei abisua eman ondoren, Altsasuko suhiltzaileak eta erreskate taldea helikoptero batekin bertaratu dira. Helikoptero horretan, Aralarko San Migelera igotzen den zementuzko pistara eraman dute, Irurtzungo mediku taldea zain zuela. Medikuek lasaigarriak eman dizkiote, eta, ondoren, Nafarroako Ospitalera eraman dute, errepidez.