Itxi

2021/08/08

14:10

Gizartea

Koronabirusa

189 positibo atzeman dituzte Nafarroan, uztailaren 3tik izan den kopururik txikiena

EITB Media

Iruñean (80), Tuteran (39) eta Sarrigurenen (11) agertu dira kasu berri gehien. Positibitate tasa % 14,7ra igo da.

  • Osasun langileak covidaren kontrako materiala erakusten, Tuteran. Argazkia: EFE

    Osasun langileak covidaren kontrako materiala erakusten, Tuteran. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Nafarroako Osasun Departamentuak 189 koronabirus kasu berri diagnostikatu ditu azken 24 orduetan, bezperan baino 50 gutxiago. Hala, azken gorabeheren ondoren, laugarren egunez jarraian egin du kopuruak behera, Nafarroako Gobernuak igande honetan emandako datuen arabera. Nabarmentzekoa da, gainera, uztailaren 3tik izan den kopururik txikiena dela.

Kasu berri gehienak Iruñean (80), Tuteran (39) eta Sarrigurenen (11) atzeman dituzte.

Atzo 1.286 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta horien % 14,7k positibo eman zuten, Munduko Osasun Erakundeak zehaztutako gehienezko % 5etik oso urrun.

Dela dela, duela astebeteko kutsatzeak (310 kasu) edo duela 14 egunekoak (363) baino nabarmen hobeak dira datuak, nahiz eta oraindik ere gomendatutako zenbaki eta tasetatik urrun dauden. Hori dela eta, indarrean jarraitzen dute Foru Gobernuak birusaren hedapenari aurre egiteko ezarritako ezohiko neurriek, abuztuaren 12ra arteko etxeratze-aginduak kasu.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, 108 covid gaixo zeuden ostiralean gela arruntetan eta 19 Zaintza Intentsiboetako Unitatean (bezperan baino bat gehiago). Zortzi lagun ospitaleratu zituzten egunean zehar, baina ez zen inor hil.

Bestalde, herritarren txertaketa-prozesuak aurrera jarraitzen du. Gaur egun, 12 urtetik gorako nafarren % 70,3k du pauta osoa, eta % 78,7k, dosi bat gutxienez (Nafarroako biztanleria osoa kontuan hartuta, % 61,8k dute jarraibide osoa, eta % 69,1k, dosi bat gutxienez).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;