Gizartea -
EUSKALMET
Aranda: "Uztailean 180 eguzki-ordu bakarrik izan ditugu"
Egun eguzkitsu gutxi izan diren arren, Euskal Herrian izaten ari garen uda "ohikoa" dela nabarmendu du Euskalmet agentziako arduradunak.
Ane Goñi | EITB MEDIA
Eguraldia zeresan handia ematen ari da uda honetan. Lainoak izan dira uztaileko protagonistak: euri asko ez, baina eguzkiak ere ez du asko berotu. Jose Antonio Aranda Euskalmeteko arduradunaren iritzian, "oso normala eta ohikoa" da klima hau Euskal Herrian, eta uda askoz "euritsuagoak" izan direla nabarmendu du. Argi eta garbi esan du uztailean izan dugun eguraldiak ez duela zerikusirik klima aldaketarekin.
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, bestalde, Euskalmetek igortzen dituen abisuen eta alerten inguruko azalpenak eman ditu. Horien garrantzia nabarmendu du, herritarrei babes neurriak hartzen laguntzen dietelako.
Entzun elkarrizketa osoa, lotura honetan.