Gizartea -

Marta del Castilloren Auzia

Carcaño 2019ra arte egongo da kartzelan, preso prebentibo gisa

Ministerio Publikoak eta akusazio partikularrak espetxealdi prebentiboa luzatzea eskatu zioten epaileari, eta defentsako abokatuak ez zuen eskaera horren aurka egin.

Sevillan Marta del castilloren sententziaren aurka eginiko manifestazioa. Efe
Sevillan Marta del castilloren sententziaren aurka eginiko manifestazioa. Efe
Sevillan Marta del castilloren sententziaren aurka eginiko manifestazioa. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marta del Castilloren hilketagatik 20 urterako kartzela zigorra ezarri ondoren, Miguel Carcañoren fidantza gabeko espetxealdi prebentiboa 2019 urtera arte luzatzea erabaki du Sevillako Probintzia Auzitegiko Zazpigarren Epaitegiak. Luzapen horren arrazoiak azaltzerakoan, epaileak  "behin behineko askatasuna emanda Justiziatik ihes egiteko arriskua handitzen direla" argudiatu du, "batez ere zigorraren luzapena kontuan hartzen bada".

Luzapen horren nondik norakoak azaltzeko egindako bistan, Sevillako Probintzia Auzitegiko Zazpigarren Epaitegiko epaileek Marta del Castillo hiltzea aitortu zuen Miguel Carcañoren kartzela prebentiboa 2019ko otsailaren 13ra arte luzatzea erabaki dute. Aldi berean, Fiskaltzak eta akusazio partikularrak epaile berberek sententzian hartutako erabakien aurkako helegitea ikertzen ari da Auzitegi Gorena.

Bista labur horretan, Ministerio Publikoak eta akusazio partikularrak epaileari kartzela prebentiboa luzatzea eskatu zioten bitartean, defentsaren abokatuak eskaera horri aurre egitea baztertu zuen, "legea bete dadila" eskatuz.

Errekurtsoei itxaroten

Auzitegi Gorenak Fiskaltzaren, akusazio partikularraren (Martaren gurasoak) eta akusatuaren defentsak eginiko helegiteak ebazten dituen bitartean egin da gaurko bista. Helegite horretan, hilketatzat hartu beharrean gertakaria gizahilketatzat kalifikatzea eskatu du akusatuaren defentsak, horrek zigorra jaistea ekarriko bailuke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea