Gizartea -

Alga toxikoak

Lapurdiko hondartzetan kontuz bainatzeko eskatu dute, alga toxikoen ondorioz

Biarrizko, Bidarteko, Getariako eta Donibane Lohizuneko hondartzetan alga toxikoak agertu dira, eta itxita egon ziren atzo.

Biarritzeko hondartza irekita dago berriz
Biarritzeko hondartza
Biarritzeko hondartza irekita dago berriz

Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lapurdiko kostaldeko hondartzak irekita daude berriz, atzo, alga toxikoak agertu zirela eta, Biarrizko, Bidarteko, Getariako eta Donibane Lohizunekoak itxita egon eta gero.

Erreakzio epidermikoak eta gripe moduko bat eragin ditzakete alga horiek, eta bainua kontuz hartzeko eskatu dute erakundeetatik.

Sintoma horien jatorria Ostreopsis ovata algan dago, eta horrelako sintomak dituztenei medikuarengana joateko aholkatu diete. Eskualdeko Osasun Agentziak analisiak egin ditu, eta hondartzak berriz irekitzeko moduan daudela ebatzi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea albisteak Baionako bideoak Biarritz argazkiak Maule Donibane Garazi argazkiak Hendaia Hondartzak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Zuberoa Lapurdiko berriak Nafarroa Behereko azken ordukoa