Gizartea -
Istripua
92 urteko gizon bat hil da Legazpiko baserri batean, traktorea iraulita
Gizona baserrian belarra jasotzen ari zenean, ibilgailua irauli egin da. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute haren bizia salbatu.
Agentziak | EITB Media
92 urteko gizonezko bat hil da asteazken arratsaldean Legazpiko (Gipuzkoa) Telleriarte auzoan duen baserrian. Gizona belarra biltzen ari zenean, ibilgailua irauli egin da, eta azpian harrapatu du, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra asteazkeneko 20:30ean gertatu da. Larrialdi zerbitzuek abisua jaso ostean, bertaratutako osasun-langile batek gizonaren heriotza baieztatu besterik ezin izan du egin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea