Itxi

2021/08/13

11:37

Gizartea

Murrizketak

Nafarroako zein udalerritan ezarriko da etxeratzeko agindua?

Agentziak | EITB Media

Etxeratzeko agindua Nafarroako 88 udalerritan ezarri da abuztuaren 13tik 19ra. Hemen duzu zerrenda osoa.

  • Pamplona. Foto: EFE.

    Pamplona. Foto: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Foru Gobernuak eskatuta ostegun honetan Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak onartutako gaueko etxeratzeko agindua luzatzeak Nafarroako 88 udalerritan du eragina, eta horrek esan nahi du % 27ko jaitsiera izan dela aurreko asteko datuekin alderatuta, orduan 121 baitziren ordu murrizketa hori zutenak.

Hala, Foru Exekutiboak jakitera eman duenez, arrisku maila oso altuan daude, esaterako, Lizarra (1.238,23ko 14 eguneko intzidentzia metatua), Tutera (885,32), Iruñea (505,81) eta Barañain (470,32) udalerrietan.

Arau berria abuztuaren 19ra arte egongo da indarrean, eta gaueko mugigarritasunaren mugari eutsiko dio (01:00etik 06:00etara) larunbat eta igandeetan, jaiegunetan, eta jaiegunen bezperak barne.

Era berean, kanpoko bileretarako gehienez 10 pertsonako muga mantentzen da, eta gomendatzen da kopuru hori ez gainditzea espazio pribatuetan, ezta eremu horretan hiru bizikidetza-unitate gainditzea ere.

Bestalde, ezingo da kalejirarik egin, ezta herri-bazkaririk edo ezaugarri herrikoia duten zezen-ikuskizunik ere, hala nola entzierroak, entzierro txikiak, abelburu bizien askatzeak edo antzekoak. Sektoreen ordutegiak eta edukierak orain arte bezala mantentzen dira.

Gaueko ostalaritza eta aisialdirako itxiera-ordutegiari eutsiko zaio (goizaldeko ordu bata baino lehen), bai eta lehendik ezagunak diren hainbat jarduera eta eremutako edukiera eta neurriak ere.

Hauek dira etxeratze-agindua errespetatu behar duten udalerriak:

Abartzuza 

Altsasu

Ameskoabarrena

Antzin  

Andosilla

Antsoain 

Araitz

Arakil

Arantza

Arroitz 

Artaxoa  

Atetz

Aiegi  

Azagra

Bakaiku

Barañain 

Barillas

Baztan

Berriobeiti

Berriozar

Betelu 

Bidaurreta

Buñuel

Burlata

Carcar

Zarrakaztelu 

Cascante

Kaseda 

Castejon

Cintruenigo

Zizur

Corella

Donamaria

Doneztebe  

Elgorriaga

Lizarra

Esteribar

Etxalar

Etxauri

Ezkaroze 

Fitero

Funes

Garinoain 

Gesalatz 

Uharte

Igantzi

Iguzkitza 

Irañeta

Irurtzun

Iturmendi

Larraun

Lekunberri

Lerin

Lezaun

Ledea 

Lodosa

Martzilla 

Melida

Mendabia

Milagro

Miranda Arga 

Elo  

Murchante

Murillo el Cuende

Nabaskoze 

Noain Elortzibar

Olaibar 

Olatzagutia

Orkoien

Iruñea

Azkoien  

Gares  

Zare

Saldias

San Adrian

Sartaguda

Sunbilla

Tebas - Muru Artederreta

Tutera 

Uxue

Ultzama

Urzainki

Eguesibar

Valtierra

Viana

Atarrabia

Zizur Nagusia

Zubieta

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;