Itxi

2021/08/14

14:27

Gizartea

Errepideak

Auto-pilaketak egon dira A-1 autobian, N-622arekiko lotunean, Gasteiz parean eta Irunerako norabidean

Agentziak | EITB Media

Ibilgailuen ilarak lau kilometro ingurukoak izan dira; goizeko 11:00etan hasi dira, eta eguerdiko 14:00ak alderako amaitu egin dira.

  • Lau kilometro inguruko auto-ilarak daude A-1 errepidean. Argazkia: TrafikoEJGV.

    Lau kilometro inguruko auto-ilarak daude A-1 errepidean. Argazkia: TrafikoEJGV.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

A-1 autobiak lau kilometroko auto-ilarak izan ditu N-622 errepidearekiko lotunean, Gasteiz parean, Irunerako noranzkoan. Frantziara doazen ibilgailu ugarien ondorioz gertatu da hori. Auto-pilaketak goizeko 11:00etan hasi dira, eta eguerdiko 14:00ak alderako egoera normaltasunera bueltatu da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, auto-ilarak daude A-15 autobian ere, Berastegi parean, Iruñerako noranzkoan, San Lorentzoko tunela tarteka moztera behartzen duten obra batzuen ondorioz.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;