Gizartea -

HOMOFOBIA

Ehunka lagunek Aiarako gazte batek pairatutako eraso homofoboa salatu dute Amurrion

Amurrioko eta Aiarako udalek deituta, Aiarako gazte batek jasandako eraso homofoboa salatu dute ehunka lagunek San Juan plazan bost minutuko isilunearekin.

Amurrion izandako elkarretaratzea. Irudia: @otsemeak!.
Amurrion izandako elkarretaratzea. Irudia: @otsemeak!.
Ehunka lagun batu da Amurrion joan den ostegunean jasandako eraso homofoboa deitoratzeko

1:21

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amurrioko bizilagunak kalera atera dira larunbat honetan Aiarako gazte batek ostegunean jasandako eraso homofoboa salatzeko. Gertaera pasaden ostegunean izan zen, urtero ospatu izan diren jai herrikoekin bat eginez.

Amurrioko eta Aiarako udalek deituta, ehunka lagun elkartu dira arratsaldeko 18:00etan San Juan plazan bost minutuko isilunea egiteko. Gertaerei dagokienez, Ertzaintzak oraindik ikerketa lanetan dabil eta ez du inor atxilotu.

Isilunearen ostean, Txerra Molinuevo, Amurrioko alkatea, eta Gentza Alamillo, Aiarakoa, eraso homofoboa salatzen duen adierazpen instituzional bat irakurri dute.

Halaber, "eraso homofoboa gaitzesten" dutela adierazi dute, eta horrelako ekintzek "duintasunaren, osotasun fisikoaren eta moralaren aurkako eraso serioa" direla aitortu dute. Era berean, "giza eskubideen urraketa larria eta onartezina" dakartela gaineratu dute.

"Sexu-askatasuna funtsezkoa da giza eskubideen arloan aurrera egiteko, eta gure gizartean berez dagoen aniztasunaren adierazlea baino ez da. Pertsona baten askatasuna horrela mugatzea guztiz onartezina da", aldarrikatu dute.

Orobat, Otsemeak, Aiaraldeko mugimendu feministak eta Amurrioko Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak elkarretaratzea egin dute San Juan plazan, erakunde ofizialek deitutako mobilizazioa baino ordu erdi lehenago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Araba EAE Laudio Salaketak berriak Gizartea Eguneko albisteak Homofobia Albisteak Gazteak Gorobel magaleko kuadrilla