Gizartea -
Beroaldia
Azken hamarkadetako egunik beroenetako bat bizi izan du gaur Nafarroak
Foru Erkidegoa alerta laranjan (arrisku handia) dago larunbat honetan, Bardean eta Casedan 42 graduko tenperaturak izan dituztelako, eta 40 gradutik gora ia hegoalde osoan.
EITB Media
Nafarroa azken hamarkadetako egunik beroenetako bat bizitzen ari da larunbat honetan, 40 gradutik gorako tenperaturekin.
Estatuko Meteorologia Agentziak azaldu duenez, baliozkotze ofizialik ezean, behin-behineko tenperatura maximo absolutuko efemeride berria lortuko da Iruñeko aireportuan, 2012ko abuztuaren 10eko 41,4 graduak bi hamarren gainditu baititu.
Foru Erkidegoa alerta laranjan (arrisku handia) dago larunbat honetan, Bardean eta Casedan 42 graduko tenperaturak izan dituztelako, eta 40 gradutik gora ia hegoalde osoan, Aemeten arabera; are gehiago, azpimarratu du Pirinioetako estazioek, hala nola Navascuesek, Izabak edo Orotz-Beteluk, inoiz baino tenperatura altuenak bizi izan dutela gaurkoan.
Igandetik aurrea, baina, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira, maximoen kasuan batez ere.
Iragarpenen arabera, termometroak 14 eta 28 gradu artean izango dira Lizarran, 14 eta 26 artean Iruñean, 10 eta 33 artean Erronkarin, eta 17 eta 31 gradu artean Tuteran.