Gizartea -

Eguraldia

Ebro ondoko eskualdean abisu horia ezarri dute baso-suteen arrisku handiagatik

Baso-suteen arrisku handia izango da eguerditik 20:00ak arte iragate eremuan (Arabako Lautada) eta Ebro ondoko eskualdean (Arabako Errioxa).

Arabar Errioxan izandako sutea. Artxibo irudia
Arabar Errioxan izandako sutea. Artxibo irudia
Arabar Errioxan izandako sutea. Artxibo irudia

Ainhoa Benito | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin abisu horia egongo da indarrean baso-suteen arriskuagatik iragate eremuan eta Ebro ondoko eskualdean (tenperatura altuagatik, hezetasun erlatibo baxuagatik eta arratsalde-gau partera haize biziagatik).

Segurtasun sailak adierazi duenez, baso-suteen arriskua altua izango da, eguerditik 20:00ak arte.

Halaber, 12:00etatik aurrera abisu horia ezarriko da muturreko tenperatura altuengatik, maximoak 36 ºC-ra hel daitezke iragate eremuan (Arabako Lautada) eta 38ºC-ra Ebro ondoko eskualdean (Arabako Errioxa).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE albisteak Suteak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Arabako Errioxa