Gizartea -

Trafiko istripuak

Auto batek horma baten aurka talka egin du Erandion, eta eragindako kalteak atzerapenak sortu ditu metroan

Ibilgailuko gidaria eta harekin bidaitzen zuen 22 hilabeteko haurra ospitalera eraman dituzte.

Bi erabiltzaile metroan sartzen. Irudia: EITB Media.
Bi erabiltzaile metroan sartzen. Irudia: EITB Media.
Bi erabiltzaile metroan sartzen. Irudia: EITB Media.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibilgailu batek horma baten aurka talka egin du, gaur, arratsaldeko lehen orduan, BI-735 errepidean, Lutxana auzoan (Erandion). Kolpearen ondorioz, harri-koskorrak eta hainbat material erori dira Metro Bilbaoko bagoi batera, eta kalteak eragin ditu.

Gainera, ibilgailuaren gidaria eta harekin bidaiatzen zuen 22 hilabeteko haurra ospitalera eraman behar izan dituzte, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 13:45 aldera jazo da, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, Asuara zihoan ibilgailu bat errepidetik atera da eta horma baten aurka talka egin du.

Kolpearen ondorioz, hainbat material metroko trenbidera erori dira eta bertatik igarotzen ari zen metroaren bagoi bateko kristala apurtu dute; hortaz, zirkulazioa eten behar izan dute.

Bagoia tailerrera eraman dute 14:00ak aldera, eta bidean eroritako materialak kendu dituzte; hala ere, zirkulazioan atzerapenak izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Erandio Bizkaia EAE Metro Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak