Itxi

2021/08/15

18:23

Gizartea

Koronabirusa

Aburtok gogoratu du aurten ere ez dela Aste Nagusirik egongo, “ezta ordezkorik ere”

EITB Media

Bilboko alkateak herritarrei eskatu die abuztuaren 21etik 29ra bitartean kalean “arduraz eta errespetuz” jokatzeko.

  • Bilboko apezpiku Joseba Segura (ezk) hitz egiten Juan Mari Aburto Bilboko alkatearekin. EFE

    Bilboko apezpiku Joseba Segura (ezk) hitz egiten Juan Mari Aburto Bilboko alkatearekin. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak mezu bat helarazi nahi izan die gaur bilbotarrei, abuztuaren 21etik 29ra bitartean ospatuko litzatekeen Aste Nagusia dela eta: "Ez dago jairik, ez festarik, ez beste ezer".

Begoñako Ama Birjinaren omenezko Meza Nagusiaren ostean, alkateak bi mezu igorri dizkie bilbotarrei: lehenengoak gogorarazi duenez, "aurtengo Aste Nagusia beste batzuetan bezala gozatzekoa izango zela uste genuen, baina egoerak gainditu egin gaitu, eta horregatik eskatzen dut aste horretan gure kaleetan normaltasuna nagusi izateko, erantzukizunez eta errespetuz".

"Konfiantza osoa izan nahi dut bilbotarrekin. Iaz eredu izan ginen horrelako egoera baten aurrean nola jokatu behar den erakusteko. Ez dago Aste Nagusirik, eta, beraz, ez dago hura ordeztuko duen beste mezurik, ez bestelako alternatibarik. Erantzukizuna, zuhurtzia eta arreta".

"Pixka bat gehiago aguantatu behar dugu, pilaketak saihestu", eskatu du alkateak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;