Gizartea -

Koronabirusa

Bezperan baino 175 kasu gutxiago atzeman dituzte Euskadin, baina gaixo kritikoak areagotu egin dira

Ospitaleetako datuek okerrera egin dute: 41 pertsona ospitaleratu dituzte eta 5 pertsona gehiago daude ZIUetan; 66 paziente daude kritiko.

Hainbat pertsona kalean, musukoa jantzita. Argazkia: EFE.
Hainbat pertsona kalean, musukoa jantzita. Argazkia: EFE.
Hainbat pertsona kalean, musukoa jantzita. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusarekin kutsatutako 581 pertsona atzeman dituzte Euskadin azkeneko orduetan, bezperan baino 175 gutxiago. Hala ere, positibotasunak altu jarraitzen du, zehazki, % 11,4.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak larunbateko pandemiaren bilakaeraren berri eman du; datuen arabera, 5.086 proba diagnostiko egin zituzten atzo, ostiralean baino ia 1.500 gutxiago.

Egindako testen arteko aldeagatik, positibotasuna 3 hamarren baino ez da jaitsi, % 11,7tik % 11,4ra.

Infekzio berri guztietatik, 326 Bizkaian diagnostikatu zituzten, 149 Gipuzkoan, 98 Araban eta 8 autonomia-erkidegotik kanpo bizi ziren pertsonen kasuak dira.

ZIUen egoerak okerrera egin du. Lau egunez behera egin ostean, larunbat honetan 66 gaixo zeuden zainketa intentsiboen beharrean, bezperan baino 5 gehiago.

Ospitaleratu behar izan zituzten gaixoen kopuruak ere gora egin du: 36 izan ziren ostiralean, eta 41 larunbatean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak