Gizartea -
LANAK N-1 ERREPIDEAN
N-1 errepidea itxita egongo da asteburuan Andoain parean Irunerako noranzkoan
Bide-zorua konpontzeko lanengatik zirkulazioa eten egin beharko da ostiraleko 21:00etatik igandeko 18:00etara N-1 errepidean Andoainen, baita A-15etik N-1era sartzeko erreia ere.
EITB MEDIA
N-1 errepidean zorua birgaitzeko lanak direla eta, asteburu honetan zirkulazioa eten egin beharko da Andoainen (Gipuzkoa) Irunerako noranzkoan, baita A-15etik N-1era sartzeko erreian ere.
Lan horiek ostiraleko 21:00etatik igandeko 18:00etara egingo dituzte, Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Asteburu osoan zehar, Nafarroatik Gipuzkoara N-121-A (Endarlatsa) errepidearen bidez sartzea gomendatzen da, A-15eko Belabietako tuneleko lanek eta Andoaingo N-1 errepideko zorua birgaitzeko lanek eragingo dituzten eragozpenak saihesteko.