Gizartea -

Droga-trafikoa

Bizkaitar bat atxilotu dute Badajozen 270 kilo haxix zeramatzan furgoneta bat abandonatzeagatik

Joan den astelehenean, Bizkaian aurkitu zuten, eta eginbideak bideratu dizkiote, osasun publikoaren aurkako delitu baten ustezko egile gisa.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Bizkaiko bizilagun bat atxilotu du osasun publikoaren aurkako delitu baten ustezko egilea delakoan. Polizia-iturrien arabera, gaizkileak A-66 autobidetik gidatzen zuen furgoneta ezkutatu zuen, eta poliziek horretan ezkutatutako 270 kilo haxix aurkitu zituzten, Almendralejon (Badajoz).

Gertakaria uztailaren amaieran izan zen; Badajozeko Guardia Zibileko agenteek ikusi zuten furgoneta bateko gidaria, poliziaren presentziaz ohartzean, bidetik atera eta handik gertu ezkutatzen saiatu zela.

Furgoneta handik gutxira abandonatu zuten, eta gidariak ihes egin zuen.

Ibilgailua aztertzerakoan, agenteek poltsak eta zakuak aurkitu zituzten eserlekuen azpialdean eta maletategian. Poltsek 270 kilo haxix zituzten guztira, eta droga horretatik 1.080.000 dosi lortuko zituzten legez kanpoko merkatuan, iturrien arabera.

Ikerketan zehar, bizkaitar batek ibilgailua Sevillan alokatu zuela jakin zuten eta "narkogarraioaren" arduradun gisa delitu-ekintzan inplikatzeko nahikoa froga lortu zituzten.

Joan den astelehenean, abuztuaren 16an, Bizkaian aurkitu zuten, bertan bizi baita, eta eginbideak bideratu dizkiote, osasun publikoaren aurkako delitu baten ustezko egile gisa, eta Almendralejoko Instrukzio Epaitegien esku utzi dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Drogak Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak