Gizartea -

Epaia

Madrilgo klinika bat zigortu dute, PIP protesiak jartzeagatik

D.T.L. medikuak eta CCM enpresak 7.455 euro ordaindu beharko dizkiote emakumeari, bezeroari "informazio gutxi" ematea leporatuta.

PIP enpresako protesi bat. Argazkia: EITB.
PIP enpresako protesi bat. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PIP inplanteak jartzen zituen Madrilgo klinika bati 7.455 euroko isuna jarri dio Madrilgo 50. Epaitegiak, protesia apurtu zitzaion emakume bati informazio "gutxirik" inplantea jartzeagatik.

D.T.L. medikuak eta CCM enpresak 7.455 euro ordaindu beharko dizkiote emakumeari, bezeroari "informazio gutxi" ematea leporatuta.

2001ko apirilean, emakumeari kirurgia plastikoko ebakuntza egin zioten, PIP protesi pare bat jartzeko. (Poly Implant Prothése Frantziako enpresaren silikona inplanteak).

Sei hilabete beranduago, eta emaitzak txarrak izan zirela ikusita, medikuak protesiak handitu egin zizkion (PIP enpresarenak jarri zizkion berriro ere) eta "ukitu batzuk" eman zizkion.

2008ko martxoan, emakumea klinika ezberdinetara joan behar izan zen, inplanteekin arazoak zituelako eta analisi ezberdinak egiteko. Antza, eskuineko protesia apurtu egin zitzaion eta horrek arazoak eman zizkion, epaiaren arabera.

Medikua eta klinikako arduradunak zigortzea "zentzuzkoa" dela dio epaiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea