Gizartea -

Aste Nagusia

Giro lasaia nagusitu da Bilbon larunbat arratsaldean, jaien hasierak behar lukeen egunean

Abuztuaren 21etik 29ra bitarteko astean, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren patruilak arduratuko dira covid-19ari aurre egiteko osasun neurria betearazteaz. Arreta berezia izango dute larunbat honetan Athletic Cluben eta Bartzelonaren arteko partida dela eta.

Bilboko Arriaga Antzokia. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia
Bilboko Arriaga Antzokia. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia
Giro lasaia Bilbon, jaien hasierak behar lukeen egunean

1:19

I. R. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Arriaga Antzokiaren inguruan ez da jende-pilaketarik sortu larunbat arratsaldean, jaien hasierak behar lukeen egunean. Ildo horretatik, giro lasaia nagusitu da Marijaiak Aste Nagusiari hasiera eman ohi dion egunean; izan ere, bigarren urtez jarraian, bertan behera utzi dituzte jaiak, koronabirusak eragindako pandemia dela eta. Bilbotarrek, beraz, datorren urtean jaiak "ondo ospatzeko itxaropena" dute.

Horrela, Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun neurriak betearazteko, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak iragarri du abuztuaren 21etik 29ra bitartean "asko" areagotuko direla Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren patruilak kalean.

Alkateak ez du egunotan martxan jarriko den dispositiboaren inguruko xehetasunik eman, baina Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren artean aginte postu aurreratu koordinatu bat sortuko dutela aurreratu du, "beharrezkoa denean baliabideak alde batetik bestera mugitzeko".

Aburtok joan den ostegunean jakinarazi zuenez, "zero tolerantzia" egongo da astean zehar hiribilduan izan daitezkeen "gizalegearen aurkako jokaerekin".

''Zero tolerantzia izango dugu herritarren osasuna arriskuan jartzen dutenekin''
''Zero tolerantzia izango dugu herritarren osasuna arriskuan jartzen dutenekin''
''Zero tolerantzia izango dugu herritarren osasuna arriskuan jartzen dutenekin''

1:28

Testuinguru horretan, arreta berezia izango dute larunbat honetan, San Mames futbol-zelaian jokatuko baita Athletic Cluben eta Bartzelonaren arteko partida, 22:00etatik aurrera. Zaletuekin izango den lehenengoa izango da Bilbon, 538 egun eta 26 partidaren ondoren.

Pandemia hasi zenetik lehen aldiz, zaleak izango dira larunbat honetan San Mamesen
Pandemia hasi zenetik lehen aldiz, zaleak izango dira larunbat honetan San Mamesen
Pandemia hasi zenetik lehen aldiz, zaleak izango dira larunbat honetan San Mamesen

1:24

Bilbobuseko zerbitzu bereziak

Larunbat honetan, ligako partida izango dela eta, Bilboko Udalak Bilbobuseko linea batzuen zerbitzua luzatuko du, zaleen etxeratzea bermatzeko.

Linea 28 (Uribarri/Altamira)

Urbarrirako noranzkoan, Jesusen Bihotzetik: 00:00 eta 00:10.

Altamirako noranzkoan, Sabino Aranatik: 00:10.

Linea 38 (Otxarkoaga/Basurtu-Termibus)

Termibusetik: 00:00 eta 00:10.

Linea 56 (La Peña/Jesusen Bihotza)

Jesusen Bihotzetik: 00:00 eta 00:10.

Linea 57 (Miribilla/Ospitalea)

Ospitaletik: 00:10.

Linea 62 (San Mames/Arabella)

Jesusen Bihotzetik: 00:00 eta 00:10.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Athletic Bilboko Aste Nagusia Bilbo Ertzaintza Zer gertatu da Bizkaian? San Mames Bartzelona Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Juan Maria Aburto Eguneko albisteak Albisteak FC Bartzelona Bilbobus