Gizartea -

Erasoa

Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bati laban batekin eraso egitea egotzita

40 bat urteko emakumeak hamar labankada inguru jaso zituen. Baionako ospitalean dago biktima, arriskutik kanpo. Polizia Judiziala gertaera ikertzen ari da.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak gizonezko bat atxilotu du Ziburun (Lapurdi), joan den ostiralean emakume bati laban batekin eraso egin ziolakoan. Biktimak Baionako Ospitalean dago ingresatuta, arriskutik kanpo.

Gizonak ostiralean egin zion eraso, 02:00ak aldera; biktimak bere autoa aparkatu zuenean, harengana hurbildu eta buruan jo zuen. Ondoren, ganibet batekin, hamar labankada egin zizkion. Poliziak jakitera eman duenez, erasotuak eta erasotzaileak ez zuten elkar ezagutzen.

Bizilagun batek gertatutakoa ikusi eta abisua eman zien segurtasun indarrei. Erasotzaileak ihes egin zuen, labana eskuan zuela.

Hasiera batean, poliziek ezin izan zuten gizonezkoa harrapatu, baina, azkenean, hura atxilotzea lortu dute. Orain, Baionako Polizia Judizialaren esku dago ikerketa Fiskaltzaren aginduz, eta homizidio saiakera egotzi diote ustezko erasotzaileari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak Baionako argazkiak Biarritz Maule argazkiak Donibane Garazi argazkiak Hendaia Gizartea albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Mundu matxista Zuberoa Lapurdiko berriak Nafarroa Beherea