Gizartea -

Koronabirusa

Etxeratze-agindua luzatzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Neurriak abuztuaren 27tik irailaren 2ra iraungo luke, covid-19aren eragin handiena duten udalerrietan.

Iruñeko udaletxea. Foto: Jesus Angela Arana.
Iruñeko udaletxea. Foto: Jesus Angela Arana.
Iruñeko udaletxea. Foto: Jesus Angela Arana.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak beste astebetez luzatu nahi du covid-19ak gehien kaltetutako herrietako etxeratze-agindua. Horretarako, foru agindu berri bat aurkeztuko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak babestu beharko duena.

Maria Chivite Foru Gobernuko presidenteak kazetarien aurrean egindako adierazpenetan azaldu duenez, neurria "ondo funtzionatzen ari da" duela aste batzuk aplikatzen denetik. Horrek gaueko mugikortasuna mugatzen du, 01:00etatik 06:00etara, covid-19ak eragindako arrisku larrian dauden udalerrietan, asteburuetan, jaiegunetan eta tokiko jaiak ospatzea legokiokeen egunetan, bezperak barne.

Neurriak eragin epidemiologiko oso handian dauden udalerriei eragingo die; hau da, 14 egunean 100.000 biztanleko 250 kasuko intzidentzia-metatua dutenean.

Foru Gobernuak ohar baten bidez jakitera eman duenez, eskaera hori hiru elementutan oinarritzen da: egoera epidemiologikoa, ospitaleen egoera eta neurri selektibo horren eraginkortasuna.

Nafarroako intzidentzia eta ospitaleekiko presioa handiak dira oraindik, eta, beraz, txertaketak aurrera egin duen arren, prebentzio-neurri indibidualak eta kolektiboak beharrezkoak direla ohartarazi dute agintariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Anbulatorioak Osasunbidea Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epaiketak