Gizartea -

Elur eta hotz denboralea

Bizkaiko barnealdea eta kosta, zuri

Zuriz jantzi dira, bereziki, Durangaldea eta Karrantza, eta Lekeitiora ere iritsi da elurra. Badirudi datozen orduetan ere halaxe jarraituko duela.

Elurra, Bizkaian. Argazkia: EiTB.
Elurra, Bizkaian. Argazkia: EiTB.
Elurra itsas mailara iritsi da Bizkaian

00:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaian elur dezente bota du asteazken honetan, bai barnealdean eta bai kostaldean ere. Durangaldean eta Karrantzan, adibidez, negu irudi ederra utzi du denboraleak. Zuria nagusitu da ere Lekeition, eta bertako hondartzan eta portuan ezohiko kolorea izan dute.

Bilbon ere bota du elurra, baina ez du zuritu.

Elurra gurean izango dugu, ostegun gauera arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea