Itxi

2021/08/27

16:08

Gizartea

Hezkuntza

Euskadiko unibertsitateek klaseen % 100a aurrez aurrekoak izatea espero dute

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Irailaren amaierarako ikasleen % 90a eta pertsonalaren eta irakasleen % 100a txertatuta egotea espero dute.

1:25
Unibertsitateko ikasleak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskadiko unibertsitateek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2021/22 ikasturtean % 100eko aurrez aurreko klaseak izatea izango dute helburu. Gainera, Jokin Bildarratzek adierazi du irailaren amaierarako ikasleen % 90a eta pertsonalaren eta irakasleen % 100a txertatuta egotea espero dutela.

Unibertsitateko errektoreekin bildu ostean, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak 2020/21ko ikasturterako erabili zuten protokolo bera erabiliko dutela azaldu du; hala ere, honetan helburua "klaseen % 100a aurrez aurrekoak izatea" izango dute helburua, normalitate akademikoa berreskuratzearekin batera.

Bildarratzek azaldu duenez, irailaren hasierarako 16-29 bitarteko gazteen % 80a covid-19aren aurka txertatuta egoeta espero dute.  Horrekin batera, unibertsitateetako irakasleak eta pertsonala % 100ean txertatuta egotea espero dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;