Gizartea -

Bizkaia

Gizon bat hil da Sopelako Arrietara hondartzan

Ezbeharra gizona uretatik atera denean gertatu da. Ondoezik sentitu da eta konortea galdu du.

Anbulantzia bat eta Ertzaintzaren patruila bat Sopelako hondartzan. Argazkia: EITB Media
Anbulantzia bat eta Ertzaintzaren patruila bat Sopelako hondartzan. Argazkia: EITB Media
Anbulantzia bat eta Ertzaintzaren patruila bat Sopelako hondartzan. Argazkia: EITB Media

RADIO EUSKADI | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

65 urte inguru zituen gizonezko bat hil da arratsalde honetan Arrietara hondartzan, Sopelan. Ertzaintzaren iturriek azaldu dutenez, uretatik atera denean ondoezik sentitu da eta konortea galdu du.

Sorosleak berehala joan dira gizona artatzera eta handik gutxira iritsi dira larrialdi zerbitzuetako langileak. Anbulantzia bat eta Osakidetzaren helikopteroa ere bertaratu dira.

Gizona suspertzen saiatu dira, baina, tamalez, bertan zendu da.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sopela Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak