Gizartea -

Koronabirusa

Nafarroan apur bat gora egin dute positiboek, baina intzidentziak beheranzko joerari eutsi dio

Foru Gobernuak aurreratu dituen datuen arabera, Iruñean 20 kasu berri zenbatu dituzte; Azkoienen eta Tuteran, seina, eta Sesman, Tafallan eta Altsasun, launa.

Jendea terrazetan, Iruñeko erdigunean. Argazkia: Efe.
Jendea terrazetan, Iruñeko erdigunean. Argazkia: Efe.
Jendea terrazetan, Iruñeko erdigunean. Argazkia: Efe.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan ehun positibotik behera izaten jarraitzen dute, baina apur bat gora egin dute kasu berriek, astelehen honetan 78 pertsona kutsatu baitira. Gainera, bi pertsona hil dira covid-19aren ondorioz (78 urteko gizon bat eta 92 urteko emakume bat). Halaber, pertsona bat ospitaleratu dute.

78 kutsatze horiek, aurreko egunean baino zortzi gehiago, 1.619 proba egin ostean atzeman dituzte, eta positibotasun tasa % 4,8koa da; guztira, 80.599 pertsona kutsatu dira, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, eta 80 pertsona daude ospitaleratuta, 25 ZIUetan.

Iruñean 20 kasu berri zenbatu dituzte; Azkoienen eta Tuteran, seina, eta Sesman, Tafallan eta Altsasun, launa.

Azken bi heriotzak kontuan izanda, 1.228 pertsona hil dira jada Nafarroan SARS-CoV-2aren ondorioz.

Txertoari dagokionez, 1.972 dosi eman ondoren, 920.541 txerto inokulatu dituzte guztira, eta 468.124 pertsonak dute, berriz, jarraibide osoa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Altsasu Sendagaiak Txertoak Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa