Gizartea -
Zumaia
Bertan behera utzi dituzte Zumaian desagertutako emakumea bilatzeko lanak, baina ikertzen jarraituko dute
Asteartean jarri zuten martxan hura bilatzeko operazioa, eta asteazken arratsaldean utzi diote bilatzeari, ez dakitelako emakumeak borondatez alde egin ote duen.
Agentziak | EITB Media
Euskal Autonomia Erkidegoko larrialdi zerbitzuek Zumaian desagertutako emakumea bilatzeko lanak bertan behera utzi dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Asteazkeneko 13:30ean utzi diote emakumea bilatzeari, ez dakitelako emakumeak borondatez alde egin ote duen. Hala ere, gertatutakoa ikertzen jarraituko dutela baieztatu du Ertzaintzak.
Bilaketa-lanak astearte arratsaldean hasi ziren, Zumaiako bizilagun batek Ertzaintzari jakinarazi ondoren 10 egun zeramatzala Zumaiako itsaslabar baten ondoan kanpatuta zegoen emakume bat ikusi gabe.
Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko eta Txakur Unitateko kideak emakumearen bila aritu dira ordutik, eta haren motxila eta janari-hondarrak aurkitu zituzten haren kanpin-dendan.