Gizartea -
Siberiatik datorren hotzaldia
Hotzaldia baretuko da, baina euria eta elurra nagusituko dira
Astelehenean, giroak epeltzera egingo duen arren, euria eta elur kontuak bueltatuko dira eta asteartean berriz ere zerua oso hodeitsu egongo da.
Erredakzioa
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, astelehenean giroak epeltzera egingo duen arren euria eta elur kontuak bueltatuko dira. Goizaldean zerua garbi samar egongo denez, egunsenti hotza izango dugu eta izotza botako du.
Goizean zehar hodeiak ugarituz joango dira eta euritara joko du eguraldiak. Hasieran 200-400 m-tik gora botatzen duena elur moduan egingo du baina igotzen joango da elur-kota 600-700 m inguruan kokatu arte. Tenperatura 3-4º igoko da.
Herrizaingo sailak astelehen gauerako eta astearterako alerta naranja ezarri du elurragatik 500-600 metrotik gora.
Asteartean berriz ere zerua oso hodeitsu egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, bereziki kantauri isurialdean. Elur-kota 600-800 metro inguruan egongo da eta arratsaldean 400-500 metrora jaitsiko da. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan.
Asteazkenean eguraldiak ez du aldaketa askorik izango eta prezipitazioekin eta hodeiekin jarraituko dutu.