Gizartea -
Istiluak
Sei pertsona atxilotu dituzte Elorrion, desordena publikoengatik
18 eta 28 urte bitartekoak dira atxilotuak, Ertzaintzak baieztatu duenez.
Agentziak | EITB Media
Ertzaintzak sei pertsona atxilotu ditu, larunbat goizaldean, Elorrion. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, jende pilaketa handia zegoen eta bertan zeuden hainbat gaztek botilak eta harriak jaurti dizkie agenteei.
18 eta 28 urte bitartekoak dira atxilotuak, eta desordena publikoa egotzi diete.
Ertzaintzaren iturrien arabera, goizaldeko 03:00 aldera, bizilagunen hainbat dei jaso ditu Poliziak, Betzaide inguruan jende pilaketak zeudela eta bertan zeuden gazteak kontainerrak gurutzatzen zabiltzatela ohartaraziz.
Aipatutako iturrien arabera, agenteak jende pilaketa desegitera gerturatu direnean, bertan zeuden gazte askok herri-gunera egin dute ihes eta hainbat kontainerri su eman eta bidean gurutzatu dituzte. Gainera, polizien patruilei objektuak jaurti dizkiete.
Atxilotutakoak polizia-etxera eraman dituzte eta epailearen esku geratuko dira datozen orduetan.